Tuesday, May 29, 2012

Gaur, konferentziaren bigarren eguna da, eta ez dakit eguraldiaren eragina izan den, edota ingelesez ase ase eginda amaitu naizen, euskaraz idaztera bultzatuta sentitu naiz.
Goizeko 8.30 etan hasi gara igandeko goiza. Begien bistan liderazgoaren inguruan lau hitzaldi, bi liderazgoa aldaketarako ezinbesteko tresna bilakatu dela eta beste bi, liderazgoaren eraginez emandako adibidetan izandako aldaketak azalarazteko
Lehenengo biak diskurtsoaren gakoak darabiltzate era magistralean, abiaduraren aldaketak, doinuaren gora beherak, hunkitzeko edota barrez lehertzeko egoera desberdinen erabilerak, etenaldi neurtuak, bien ahotsetan, adientzia komeni zaien esparrura samur eramateko ikaragarri baliatzen dute.

Ann Buller, (Chair, ACCC Board and President and CEO. Centennila College. Canada), pasioaz betetako hitzadia ematen digu, hizkuntza zuzena eta ikastetxeetako irakasleen konpromisoa bilatuz. Berehala lortzen du konplizitatea eta buruak gora eta behera bere hitzak babeztuz horrela erakusten dute. gazteek behar duten itxaropena, formakuntza, konpromisoa gizartearekiko biolentzian ez jausteko, Liderazgoa maitasunean, motibazioan, konpromisoan, humore onean eta bizitzan kokatzen du, norberaren erakundearekiko konpromiso eta fideltasunean besteak norberarekin aurrera eraman ahal izateko.
Lideratu, maitau, lehertu barre egiten, jauzi, zutitu eta berriro hasi prozesua. Ez daude miraririk, Sala beteta dago, 800 pertsonatik gora daude adi.

Aukera baldin baduzue web orrialdera joatea gomendatzen dizuet, nik azaldutakoa baina askoz sakonagoa eta  argumentuz betetako diskurtsoa topatuko duzuelako.

Bigarrena Lieutenant-General The Honourable Roméo A. Dallarie. Bera ere, aditz samurreko hizlaria da eta zertaz hitz egiten duen badaki. Hala ere, kasu honetan ez dut baloraziorik egingo, agian kultur desberinetatik abiatuta kritikaren justifikazioa zaila topatzea izan daiteke. Oso pertsona errespetagarria da Kanada osoan, eta prestigio handiko gizona baina liderazgoaren inguruan bere esparru militarera eramaten du askotan diskurtsoa eta zaila egiten zait eroso sentitzea. Nahi duenak ere, izango du web orrialdean ikusteko aukera.











Goizean jarraituz, eta nolabaiteko elkarren arteko hitzaldia izanik, Claudio Ricardo Gomes de Lima (reitor Instituto Fedral de Educacao, Ciencia e Tecnologia do Ceará and Past president Conselho Nacional das instituicoes da Rede Federal de Educacao Profissional, Cientifica e Tecnologica (CONIF) de Brazil)  eta Brian Tamblin, president and CEO, Georgian College, liderazgoaren inguruan bakoitzak bere herrialdetik abiatuta eta hezkuntza gai nagusia hartuz, hitzaldi atseginak ematen digute.



11.00 etatik aurrera dialogues with Worth Having, elkarrizketak eta aurkezpen desberdinak, batzuk ikasleek emandakoak, nazioarte prozesuaren inguruan, Hezkuntza eta Teknologia, Kalitatearen inguruan beste bat, zeharkako konpetenziaren inguruan beste bat, sistematik kanpo arriskuan geratzeko dauden gazteak eta emakumeak, garapen erregionala, indigenak, liderazgoa transformaziorako,

Eta gero bazkaria, entsalada, oilasko pintxoak eta ura edota tomate zukua. Ai ama!!!

Arratsaldean bi bilera jarraian, bat biharko RAINOVAko aurkezpena  antolatzeko eta beste bat Sylvain Goudreaurekin aurkezpen bera nola egingo dugun erabakitzeko. Oso bilera interesgarria izan da eta gainera beharrezkoa, zeren eta guretzat garbi zegoena bestearentzat garbi izateko, gauza batzuk aldatzea erabaki dugu.

Arratsaldeko zazpiretan bi pisuko autobus zahar bat etorri da bila afaltzera eramateko. Ez dugu egin ezta kilometro bat ere, azpian zerbait jo duenean eta ura irtetzen hasi denen artean. Denak behera eta 15 minututan beste autobus larrosa eta luze bat. Halifax irla bat da eta irtetzeko zubi luze bat gurutzatu dugu. Bista ederrak daude eskuma ezkerran. Ikastetxe batean da festa, ikasle eta irakasle koloredun kamisetakin gure zain daude non nahi. Barruan jatekoa, ganbak, barazkiak, etabar eta ardoa, kopa batera inbitatuta gaude baina bigarrenetik aurrera 6 dolar. Ez dago txikiteoa egiteko modukorik.
Bi agertoki daude eta zoragarri jo eta kantu egiten duen ikasle talde bat. Oso gustura egon gara, denekin, beste era batera egoteko aukera izan dugu eta. Gaueko 10.00etan bueltan gaude hotelean
 

No comments:

Post a Comment